Urte asko daramatzat irakaskuntzan eta kirol munduan eta jaiotze
datak ume eta gazteengan duen eragina nire aspaldiko kezka da.
Eskolak zein kirol kategoriak jaiotze dataren arabera
antolatzen ditugu gure gizartean. Adin txikikoentzat urtarrilean edo abenduan
jaiotzeak alde nabariak suposatu dezake bere garapen psikomotorrean. Zenbait ikerketen arabera ikasketetan zein
kiroletan urte hasieran jaiotakoek emaitza hobeak lortzen diuzte.
Hezitzaile zein entrenatzaileok ez badugu hau kontuan
hartzen ondorioak dramatikoak izan daitezke umeentzat. Eskolan urte berean
jaiotakoak elkartzeaz gain hauen garapenari lotutako eskakizun maila ere berdindu
egin dugu, gauzak honela, 7 urteko ume guztiak irakurtzen jakin behar dute eta
zenbaki bateko batuketak egiteko gai izan behar dute baita ere. Eta hala ez bada, zer? Frustrazioa,
atzerapena, eta frakaso sentsazioa. Kirolean ere antzera, ume bakoitzaren
garapenari kasu egin beharrean denak multzo berean sartu eta sailkatzen hasten
gara. Horrela, neska-mutil garatuenak talde hoberenetan kokatzen ditugu eta
arrakasta izatearen ondorioz hobetzen eta ahalegintzen jarraitzeko motibazioa
handitzen dute. Urte bukaerakoak edo garapen berantiarra dutenak berriz, beti
atzetik joatera ohitzen dira eta maiz kirola egiteari uzten diote.
Umeekin lanean ari garenok ume bakoitzaren garapena
desberdina dela presente izan behar dugu. Gizakiok ez ditugu gure abileziak, pentsamendu
logiko-abstraktoa edo garapen fisikoa abiadura berdinean garatzen. Ideia hau
erabat zentrala izan behar du gure jardunean.
Umeen erritmoak errespetatuz eta garaian dagokion estimulua
eskainiz bere potentzialidade osoa garatzeko aukera emango diegu. Homegeneizatuz eta adin
multzotan sailkatuz ume askok ez dute bere osotasunean garatzeko aukerarik
izango.
EHUn gai hone inguruan zabaldu duten ikerketa lerroa
interesgarria izan daiteke.
No comments:
Post a Comment