Wednesday, November 7, 2012

Ariketa fisikoa egiten hasi 1


Denok ditugu gore gora beherak ariketa fisikoarekin.
Gutako askori ezaguna egiten zaigu hau ezta? Ariketa fisikoa egiten hasi, utzi, berriz ere hasi... Ez zaitez kezkatu, garrantzitsuena berriz ere hasteko kemena izatea da eta!  

Aholkuak
  • Lasai hasi. Jende ugari sekulako animo eta helburuekin  hasten da: "egunero ordu betez joango naiz soinketalekura" edo "egunero 30 minutuz korrika arituko naiz". Horrelako helburuekin hasten bagara oso zaila egingo zaigu luzaroan eustea. Agian egun batzuetan egiterik izango duzu baino seguruena aste batzuren bueltan nekatu eta bertan behera utziko duzu. Nire gomendioa eguneroko bizitzan aktibogoa bihurtzea litzateke: igogailua erabili beharrean eskaileretatik gora joan, oinez ibili  edo bizikleta erabili automobila erabili beharrean... Hasieran ariketa fisikoa astean bi edo hiruetan egiten has zaitezke.   Adibidez paseoak ematen has zaitezke (ahal dela bizkor xamar ibili) eta tarteka korrika txikiak egin ditzakezu (adibidez 2' oinez 1' korrika txikian).  Dena den gogoan izan hobea dela zerbait egitea batere ez egitea baino! 
  • Ez zaitez helburu gehiegirekin hasi. Askotan gehiegi egiteko asmoetan hasten gara. Korrika egin, indarra lantzeko ariketak egin, osasuntsuago jan, goxokeriak baztertu, freskagarriak (kas, cocacola...) baztertu; dena batera egin nahi dugu. Agian helburu xamurragoekin has gintezkeen eta pausoka-pausoka joan.
  • Motibazioa bilatu. Askotan ez da zure buruari nahiko gogor egiten ez diozula baizik eta motibazio egokirik ez duzula topatu. Norberak bere motibazioa topatzen saiatu behar luke; osasuna hobetu, hobeto sentitu, pisu galdu, 10 kilometroetako lasterketa bat bukatu... Dituzun helburuak zabaltzea aukera interesgarria izan daiteke motibazioari eusteko. Lagun eta familiartekoei ariketa fisikoa egiten hasi zarela esan, honek presio pixka bat eragingo dizu eta. 
  • Idatz ezazu zer, noiz, zein orduetan, zenbat denboraz eta non egingo duzun. Saia zaitez neurtzen egiten duzuna. Lan saioa egin ondoren egindakoa jaso ezazu: adibidez, 30' oinez-korrika edo 10 abdominaletako 3 serie,  edo dena delakoa. 
  • Pazientzia eta irmotasuna izan. Lasterketa luze bat hastera zoaz, zure bizitza osoan zehar iraun beharko lukeen lasterketa. Baina kontuan izan ez duituzula emaitzak berehala ikusiko; beraz esandakoa, pazientzia eta irmotasuna izan itzazu.  
Testu hau Leo Babauta, zen habits blogetik jasotako zenbait ideietan oinarrituta dago.

No comments:

Post a Comment