Ariketa fisikoa egiteko arrazoirik ohikoenak hauek dira (2010 eko martxoko special Eurobarometer-etik hartuta ):
- Osasuna hobetu 61%
- Egoera fisikoa hobetu 41%
- Lasaitu 39%
- Ondo pasatzea 31%
- Itxura fisikoa hobetzea 24%
- Pisua kontrolatu 24%
- Besteak
Ikus dezakezuenez, jende gehienentzat osasuna hobetzea ariketa fisikoa egiteko arrazoi nagusia da. Hau jakin ondoren, zer egin beharko genuke gure osasuna hobetzeko?
Osasuna adar asko dituen zuhaitz baten antzekoa da, hala ere nire iritziz, hiru hauek garrantzitsuenak dira:
- Ariketa fisikoa.
- Eklikadura.
- Egoera emozionala.
Hauek guztiak behar bezala zaintzen hasi beharko zinateke.
Zer nolako ariketa fisikoa egin beharko nuke nire osasuna hobetzeko?
- Ariketa aerobikoak edo erresistentzia kardiobaskularra. Paseoak, korrika txikia, txirrinduz ibili, irristaketa, igeri egin, dantzatu, mendira joan... Ariketa hauek guztiak zure gaitasun aerobikoa hobetuko dute eta zure osasuna hobetuko da. Saia zaitez ariketa aerobikoak egunero gutxienez 30 minutuz egiten. Ea gai zaren zure bihotza 120 eta 150 bihotz taupada minuko abiaduran jartzen. Aktiboa izan zaitez, ibili, eskailerak igo...
- Zure giharrak indartu. Sarrera berrietan hau nola egin dezakezuen azalduko dizuet.
- Malgutasuna landu.
- Ariketa fisikoa egiten duzun bitartean ondo pasatzen ahalegindu zaitez.
- Ez ezazu jan (edo gutxienez oso gutxi jaten saia zaitez):
- Azukreak (opilak, pastelak, gailetak, izozkiak, goxokeriak...)
- Snack gaziak.
- Elikagai oso koipetsuak (frejituak, zenbait haragi, zenbait saltsa, pastelak, izozkiak...).
- Sodak(coca cola...). Edarririk hoberena ura da.
- Hauetatik gehiago jan beharko zenuke:
- Barazkiak eta fruta.
- Mota desberdinetako zereal osoak eta lekaleak.
- Harraia eta haragi "txuria" (Oilaskoa, untxia...).
Piramide hauei begiratu bat eman iezaiezu.
No comments:
Post a Comment