Mundu mailan gainpisua duten umeen
kopurua etengabe gora doa. Gaur egun gehiegizko
pisua gaixotasun ugarien iturri eta mundu mailako osasun arazo
handienetakoa da. Aditu askoren iritziz, loditasunaren prebentzioan,
ariketa fisikoa aldagai garrantzizkoena da. Jarduera fisiko nahikoa
egiten duten ume eta gazteek gehiegizko pisua eta ondorioz,
gainpusua duten heldu izateko arrisku txikiagoa dute. Mendebaldeko
herrialdetako ume eta gazte kopuru handi batek ez ditu Munduko Osasun
Erakundeak bere adinerako egin dituen gutxieneko ariketa fisikoaren
gomendioak betetzen. Artikulu honetan egoeraren azterketa bat egin
ondoren balizko irtenbideak proposatuko ditut.
Azken hamarkadatan
gehiegizko pisua duten pertsonen kopuruak era nabarian gora egin du.
Ume eta gazteen kasuan joera errepikatu egiten da. Ikerketa ugarien
arabera ume eta gaztaroan gehiegizko pisua izateak helduaroan
obesitatea pairatzeko arriskua lau aldiz handitzen du. Gehiegizko
pisuak osasun ondorio arriskutsuak izan ditzake. Ikerketa
desberdinen arabera gizentasunak, gaixotasun kardiobaskularrak,
hipertentsioa, B motako diabetesa, zenbait minbizi, gaixotasun
psikosozialak eta beste hainbat gaixotasun jasateko arriskua
handitzen du.
Gorputzean dugun gantz
kopuruak adierazten du gizen ote gauden. Obesitatea neurtzeko Gorputz
Masaren Indizea (GMI) da gehien erabiltzen den parametroa. Pisua eta
altuera aintzat hartuta (pisua/altuera2) lortzen dugun
datuak adieraziko digu gehiegizko pisua ote dugun. Gure GMIa 25 eta
29.9 kg/m2 tartean badago gehiegizko pisua dugu eta gure
GMIa 30 kg/m2 edo handiagoa bada obesoak gara. Ume eta
gazteen artean, adina eta generoa ere aintzat hartzen dira. GMIa
Munduko Osasun Erakundeak (MOE)
proposatutako pertzentil tauletan
aztertu behar da. Gehiegizko pisua 85 eta 97ko pertzentileen
artean eta obesitatea berriz 97ko pertzentiletik gora kokatzen dira.
Gehiegizko pisuaren
arrazoia ez da batere sinplea eta aldagai ugarien eraginpean dago:
genetikoak, metabolikoak, sozioekonomikoak eta bizi ohiturazkoak
(dieta, mugimendua...) besteak beste. Azken hamarkadetan gure bizi
ohiturak okertu direla baieztapen ukaezina da. Elikagai
hiperkalorikoak sustatu eta mugimenduaren beharra desagertarazi duen
gizarte batean bizi gara. MOEn arabera, obesitatea mundu mailako
pandemia bihurtu da. Obesitatea desoreka kalorikoaren ondorio zuzena
da. Erretzen ditugun baino kaloria gehiago konsumitzen ditugu.
Gainpisua eragiten duten aldagai hauen guztien artean sedentarismoa
dirudi aldagairik pisuzkoena.
Gainpisuaren inguruan
Euskadiko Komunitatean ditugun azken datuak 2007ko Euskal osasun
inkestakoak dira (2013an zehar 2012an egindako inkestaren datuak
argitaratzen hasiko dira). Datu hauen arabera 16 eta 24 urte
bitarteko mutilen %21.4ak gainpisua zuen eta %4.4ak obesitatea.
Nesken artean berriz, datuak ez ziren horren larriak, % 10.4ak
gainpisua zuen eta %3.5ak obesitatea. Adinean gora
goazen einean datuak okertzen zihoazen. Umeen daturik ez zen bildu.
2011n Espainian egindako Aladino estudioan 6 eta 10 urte
bitarteko umeen loditasun maila aztertu zen. Umeen %26.2ak gainpisua
zuen eta %18.3ak obesitatea. Datu zehatzik ez badago ere, neska zein
mutiletan Euskal Erkidegoko eta Nafarroako komunitateko datuak
batazbestekotik behera zeuden.
Datu hauek bere horretan
kezkagarriak badira ere, are eta kezkagarrigoak bihurtzen dira azken
20 urteetan erakunde ezberdinetatik loditasunaren prebentziorako
hamaika ahalegin (antzu) burutu diren arren, loditasunaren bilakaera
etengabea izan delako.
Osasun
inkestetan, loditasunaren datuekin batera egindako jarduera fisikoa
egiteko ohiturak ere jaso ohi dira eta paradoxikoki azken urteetan
ume eta gazteen artean antolatutako kirol eta jarduera fisikoetan
neurtutako partehartzeak gora egin du. Kontua da, kirol
jarduera horietatik at gure umeek ez dutela ia mugimendu gehiagorik
egiten. Ingurumen eta bizimoduaren aldaketen ondorioz, gaur egun, ume
eta gazteek urteetan zehar egin ohi duten kaleko joko espontaneo
hori eta eskolarako oinezko edo txirrinduz egindako desplazamenduak
ia desagertu egin direla. Aditu askoren iritziz, eguneroko bizimoduan
aktiboa izateak kirol antolaturen batean partehartzea bezain
garrantzitsua da. Adibide gisa, 2012an Pediatrics aldizkari
amerikarrean argitaratutako ikerketaren arabera, eskolarako bidea era
aktiboan egiteak obesitatearen prebalentzia %22an gutxitzen du.
2010ean MOEk ariketa
fisikoa eta osasunaren inguruko mundu mailako gomendioak plazaratu
zituen. Hauek dira 5 eta 17 urte bitarteko gazteentzako zehazki
proposatzen dituzten gomendioak:
- Adin hauetako
gazteek gutxienez, egunero intentsitate ertain edo kementsuko 60
minutuko jarduera fisikoa egin beharko lukete.
- Jarduera hau luzatuz
gero osasun ondorio onuragarriak lortuko lirateke.
- Eguneroko jarduera
batez ere aerobikoa izan beharko litzateke. Giharrak eta hezurrak
indartzeko, astean hiru aldiz intentsitate altuko jarduerak egitea
gomendagarria litzateke.
MOEaren gomendio hauek 5
eta 17 urte bitarteko umeentzako zuzenduak badira ere, umea
txiki-txikitatik mugimendua egitera bultzatzeak garrantzi handia du.
Ikerketa ugarik azaldu dutenaren arabera, gehiegizko pisua duten
umeek ariketa eta mugimendu gutxiago egiteko joera dute; egoera honek
kate oso arriskutsua jartzen du martxan: gainpisuak gutxiago
mugitzera eramaten du, gutxi mugitzeak ahalmen, abilezi eta gaitasun
motorrak behar bezala ez garatzera eramango du eta ondorioz umeak
bere parekideak baino gaitasun eta abilezi gutxiago duelako
sentsazioa izango du eta geroz eta gutxiago mugitzeko joera izango
du, egoera etengabe okertuz. Ezinbestekoa da ahalik eta azkarren kate
ezkor hau moztea.
Obesitatearen inguruan kontutan
hartzeko zenbait ideia garrantzitsu.
Gosaltzen
duten umeen artean gehiegizko pisuaren eragina txikiagoa da.
Bost
otordu egiten duten umeen artean gainpisuaren eragina txikiagoa
da.
Ordenagailua,
telebista edo beste tresna elektronikoren bat gelan duten ume
eta gazteen artean gehiegizko pisuaren eragina handiagoa da.
Gainpisuaren
eragina handitzen doa ume eta gazteek lo ordu gutxiago egiten
doazen heinean. Gainpisua duten umeen arteko %60ak zortzi ordu
baino gutxiago lo egiten dute.
Gurasoak
gehiegizko pisua dutenean seme-alabak gehiegizko pisua izateko
arriskua nabarmen handitzen da.
Ikasketa
maila baxua duten gurasoen seme-alaben artean gainpisuaren
eragina handiagoa da.
Diru
sarrera baxua duten familien seme-alabengan gehiegizko pisuaren
eragina altuagoa da.
Iturriak: Enkid eta Aladino
ikerketak.
|
Gainpisua
sahiesteko aholku dietetikoak.
• Egunean
4 edo 5 otordu egin.
• Ordu
tarteetan ez jan.
•
Hamaiketakoa eta
meriendarako egokiena fruta edo esneki gaingabetuak hartzea da.
• Bigarren
platerak patata prejituekin lagundu beharrean barazki edo
entsaladarekin lagundu.
• Une
batean oso gosetuta bagaude, elikagai hipokalorikoak eskura izan.
• Elikagai
hipo eta hiperkalorikoak zein diren ikasi eta hauen zerrendak
egin (hiperkalorikoak sahiestu asmoz).
• Ez
erosi eta ez etxean eduki batere osasuntsuak ez diren jakiak.
Hala nola enbutidoak (hestebeteak?), txokolatea, goxokeriak,
opilak, snackak eta freskagarri azukredunak (coca-cola...).
•
Hidratatzeko ura besterik ez
edan.
•
Alkoholdun
edaririk ez edan.
Iturria:
Asociación Española de Pediatri
|
Honen aurrean zer
egin.
Horrelako arazo batek ez
du konponbide sinple eta zuzena, gizartearen estamendu eta eragile
guztiak parte hartu behar dute. Esku-hartzeak anitzak behar dute izan
eta alderdi guztietatik egin behar dira. Adituen iturrietatik edanda
eta nire 20 urteko esperientziaren galbaetik pasa ondoren, hauek izan
daitezke oinarrizko ekimen posible batzuk:
Gurasoak:
|
Umeen
elikadura.
Otorduetako
ordutegiak finkatu.
Gosariaren
garrantzia azpimarratu eta ondo gosaldu.
Egunero
fruta eta barazkiak jaten irakatsi eta egunean 4 edo 5 anoa jan.
Lekaleak
astean hiru edo lau aldiz jaten saiatu.
Ahalik
eta goxokeri ( azukreak, goxokiak, opilak, pastelak, snackak...)
gutxien jan.
Freskagarri
azukredunak (coca-cola, kas...) saihestu.
Esnea
eta yogourtak beharrezkoak dira baino ezin dituzte frutak
ordezkatu.
Iturria: Asociación española de
pediatria
|
Ariketa
fisikoa.
Umeak
ez daitezela denbora gehiegirik eserita egon.
Oso
txikitatik umeari mugitzeko ahalik eta aukera gehien eman eta
horretara bultzatu.
Egunero
jarduera aktiboak egin behar dituzte: eskailerak igo, parkean
jolastu, txirrinduz edo patinetan ibili, igerilekura joan...
Ahal
den neurrian eskolarako bidea oinez edo txirrinduz egin.
Astean
hiru edo lau eguneko jarduera fisiko antolatua egin.
Asteburuetan
famili arteko jarduera fisikoa egin: txangoak, txirrinduz ibili,
jolasak...
Telebista,
ordenagailuak eta tankerako tresnak gehienez egunean bi
orduetara mugatu.
Ahalik
eta jarduera gehien etxetik kanpora egin.
Iturri anitzak
|
Administrazioak:
Munduko
Osasun Erakundeak egindako proposamenak gauzatzeko estrategiak
burutu.
Garraio
publikoa eta aktiboa bultzatu.
Jolasteko
eta kirola egiteko segurtasuna duten espazioak eraiki.
Arriskuan
dauden taldeei (ikasketa gutxiko eta diru sarrera baxuko
familiei, besteak beste) babes berezia eman.
Ariketa
fisikoa eta bizimodu aktiboaren aldeko kanpainak bultzatu.
Gaiaren
inguruko ikerketa bultzatu.
Ariketa
fisikoa egiteko aukerak zabaldu. Lehiaketa eta lehiaketarik
gabeak. Ume edo gazte guztiek bere gogoko ariketa fisikoa
egiteko aukera izan dezaten.
Derrigorrezko
currikulumean gorputz heziketaren presentzia handitu.
Administrazioa,
osasun zerbitzuak eta eskolak koordinatzeko bideak zabaldu.
…
Iturri anitzak.
|
Eskolak:
Astean
gorputz hezkuntzako hiru saio eskaini.
Ikasle
guztiak jarduera fisikoa egitera animatu.
Ikastetxeak
zein inguruko estamentuek-udal zerbitzuak, klubak...- egiten
duten eskaintzaren berri ikasleei eman eta izen-emateak egiten
lagundu eta erraztu.
Gurasoei
jarduera fisikoa egitearen garrantzia azpimarratu (informazio
oharrak, bilerak...).
Ikasleak
eskolara era aktiboetan etor daitezen bultzatu.
Osasun
zerbitzuekin kordinatu.
Udal
zerbitzuekin batera ariketa fisikoa egin gabe gelditzen diren
ikasle horien egoera aztertu eta ahal den neurrian beraientzat
egokia izan daitekeen jardueraren bat eskaini. Bi arazo nagusi
izaten dira:
Kirolen
bat egin nahi dutenak eta tokirik gabe gelditzen direnak
(zenbait herrietan oso goiz hasten dira selekzioak egiten).
Egoera hau onartezina da; kirola egin nahi duten ume eta gazte
guztiek egiteko aukera izan behar lukete.
Jarduera
konpetitiboak oso gogoko ez dituzten ikasleentzat jarduera ez
konpetitiboen eskaintza egin. 12-16 urte bitarteko
gazteentzako mota honetako jardueren eskaintza oso eskaxa da
gaur egun.
Iturri anitzak.
|
Osasun zerbitzuak:
Pediatrak
eta pediatriako erizainak funtsezko papera bete beharko lukete
arazoaren antzemate azkarrean eta esfortzu berezia egin beharko
lukete ariketa fisikoaren onurak azpimarratuz.
Ariketa
fisikoaren eta elikatzeko ohitura egokien promozioan oinarrizko
agenteak izan beharko lukete.
Administrazioekin
eta eskolarekin koordinatu beharko lirateke.
Familientzako
ohitura osasuntsuak sustatzeko heziketa saioak eskaini. Dieta
egokia eta ariketa fiskoaren garrantzia azpimarratuz.
Iturri anitzak
|
Konklusioak
Loditasuna mundu mailako
arazoa bihurtu da eta gaixotasun ugarien eragile zuzena da.
Suposatzen duen osasun publikoaren arazoaren tamaina ikusita, gobernu
guztien lehentasunen artean egon beharko luke. Ikerketa guztien
arabera ariketa fisikoa eta loditasunaren artean lotura zuzena dago.
Ariketa fisiko nahikoa egiten duten ume eta gazteengan osasun onura
nabariak aurkitu dira eta era berean loditasunaren eragina baxuagoa
da. Gainpisuaren aurkako borroka ume-umetatik astea oso garrantzitsua
da. Kirol antolatuetan parte hartzea bezain garrantzitsua bizitza
aktiboa eramatea da. MOEaren gomendioak jarraitzea ezinbestekoa da.
Jarrera sedentarioak ahalik eta gehien murriztu behar dira.
Elikatzeko bide osasuntsuagoak bultzatu behar dira. Loditasunaren
aurka arrakasta lortu nahi bada, egiten diren esku-hartzeak ahalik
eta anitzenak izango dira, umearen inguruko eragile guztien
partehartzea ezinbestekoa izango delarik.
Bibliografia
Dalmau Serra J., Alonso
Franch M. , Gómez López L. , Martínez Costa C. y Sierra
Salinas C. Obesidad
Infantil. Recomendaciones del Comité de Nutrición de la
Asociación Española de Pediatría. Parte II. Diagnóstico.
Comorbilidades. Tratamiento.
An Pediatr (Barc).
2007;66(3):294-304 |
Drake
K. M. , Beach M. L. , Longacre M. R. , Mackenzie T. , et al.
Influence of Sports, Physical Education, and Active Commuting to
School on Adolescent Weigt Status. PEDIATRICS
vol. 130, Number 2, August 2012. |
Estrategia NAOS. Estudio
de vigilancia del crecimiento “ALADINO” (Alimentación,
Actividad física, Desarrollo Infantil y Obesidad). Helbide
honetan:
http://www.naos.aesan.msssi.gob.es/naos/ficheros/investigacion/ALADINO.pdf |
Estrategia NAOS. Helbide
honetan:
http://www.naos.aesan.msssi.gob.es/naos/ficheros/estrategia/estrategianaos.pdf |
Hills
A. P. , Andersen L. B. and Byrne N. M. Physical activity and
obesity in children. Br
J Sports Med 2011 45:866-870 |
International
Association for the Study of Obesity (2011). Helbide
honetan: http://www.iaso.org/ |
Lama More R.A. , Alonso
Franch A. , Gil-Campos M. , Leis Trabazo R., Martínez Suárez V.
, Moráis López A. , Moreno Villares J.M., Pedrón Giner M.C. y
Comité de Nutrición de la AEP. Obesidad
Infantil. Recomendaciones del Comité de Nutrición de la
Asociación Española de Pediatría Parte I. Prevención.
Detección precoz. Papel del pediatra.
An Pediatr (Barc).
2006;65(6):607-15 |
Martínez-Gómez D. , Ruiz
JR. , Ortega FB. , et al. Recommended
levels of physical activity to avoid excess of body fat in
European adolescents: the HELENA study. Am
J Prev Med 2010;39:203-11. |
Moreno L.A. ,
Gracia-Marco L. y Comité de Nutrición de la Asociación Española
de Pediatría Prevención de la obesidad desde la actividad
física: del discurso teórico a la práctica. An
Pediatr (Barc). 2012;77:136.e1-e6. - vol.77 núm 02 |
Mountjoy
M. , Andersen L. B. , Armstrong N. , et al. International Olympic
Committee consensus statement on the health and fitness of young
people through physical activity and sport. Br
J Sports Med 2011 45: 839-848. |
OECD. Obesity
Update 2012. Helbide honetan:
http://www.oecd.org/els/healthpoliciesanddata/49716427.pdf
|
Ortega F. B. , Artero E.
G. , Ruiz JR, et al. Physical
fitness levels among European adolescents: the HELENA study. Br
J Sports Med 2011;45:20-9.
|
Osakidetza. 2007Ko Euskal
Osasun Inkesta. Helbide honetan:
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckpubl02/eu/contenidos/informacion/encuesta_salud/eu_eaeoi/osasun_inkesta.html |
Pahkala K. , Hernelahti M.
, Heinonen O. J. , et al. Body
mass index, fitness and physical activity from childhood through
adolescense. Br
J Sports Med 2012. doi:10.1136/bjsports-2011-090704 |
Serra
Majem L. , Ribas Barba L. , Aranceta Bartrina J. , et al.
Obesidad infantil y juvenil en España. Resultados del Estudio
enKid (1998-2000). Med Clin (Barc) 2003;121(19):725-32. |
World
Health Organization. Global Recommendations for Physical Activity
and Health. Geneva:
WHO, 2010. |